Jule Goikoetxea donostiarrak 'Tractatus' bere lehenengo poesia liburua kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 2a, 00:00

Edozein jarrera politikoren ostean sensibilidadea, esperientzia estetikoa, dagoala erakusten dabe Jule Goikoetxeak Tractatus (Susa) lanean batu dituen olerkiek. Izenburua nahiko ironikoa dala azaldu dau egileak, ez da tratadu bat, gaiak jorratzeko modu poetikoa erabili dau-eta.

Hiru ataletan banatu dau poema bildumea: Tractatus civicus, Tractatus Magnanimus eta Tractatus Innavigabilis. Gai ugari agiri dira liburuan, esaterako, egia, sexua, politikea, zoriontasuna eta miseria, gerrak eta abar. Eskoleak, beharrak eta familiak eragiten daben menderakuntza muetei buruzko errelato poetikoa da, egilearen beraren ustez.

Tomas Goikoetxea aita zanari eskaini deutso liburua , haren heriotzeak eragin eban eta poemok idaztea. Umetatik izan dau gogoko idaztea, 17 bat urtegaz Jantzi nobelea idatzi eban aitagaz batera.

Osorik irakurri