Euskal literaturea eta ahozkotasunari buruzko jarduerak bagilean, Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 3a, 00:00

Etxepare Euskal Institutuak euskal literatureagaz lotutako hainbat ekintza antolatu ditu Madrilen hilebete honetan, martitzenetik aurrera. Gai ugari jorratuko ditue, besteak beste, autoitzulpengintzea, itzulpengintza arloko diru-laguntzak, eta itzultzaileen eta idazleen arteko hartu-emonak.

Bagilaren 4an, 18:30ean, mahai-ingurua egingo da Madrilgo Liburu Azokan, Etxepare Institutuak Euskadiko Editoreen Alkarteagaz egindako alkarlanari esker. Bertan, estadu espainiarreko literatura merkatuak eta argitaletxe espainiarrek euskal literatura jorratzeko eta itzultzeko moduak izango ditue berbagai. Horrezaz aparte, irakurleek eskuragarri dituen azken itzulpenen barri emongo da.

Topaketa honetan, euren lan gehienak gaztelaniara itzuliak dituen idazleek parte hartuko dabe: Josu Zabaleta, 2013ko Itzulpenguntzako Sari Nazionala; Karlos Cid, itzultzaile eta irakaslea; eta Karmele Jaio eta Rikardo Arregi idazleak, nobelagilea bata eta poesiagilea bestea. Arantzazu Fernandez ibiliko da moderatzaile lanetan.

Hurrengo astean, astelehenean, bagilak 9, bertsolaritzea ardatz izango dauen topaketan hartuko dabe parte Xabier Payak eta Asier Altunak, Matadero Madrid aretoko Casa del Lector gunean, eta Altunak berak 2011n zuzendu eban Bertsolari lana be ikusgai izango da, Mataderoko Cinetecan, hilaren 9an eta 10ean. Zuzendaria bera bertan izango da pelikula proiektetan dan egunetan.

Xabier Paya bertsolari, itzultzaile, irakasle eta euskal kulturaren ikerlariak Antologia Oral Vasca - Euskal ahozko literaturaren Antologia - Anthology of Basque oral literature bere liburua aurkeztuko dau. Genero desbardinatako euskal kulturako ahozko literatura adierazpenak batzen ditu liburuak. Institutuko Euskera Sustatu eta hedatzeko zuzendari Mari Jose Olaziregi alboan izango dabe Payak eta Altunak.

Osorik irakurri