Idazle nafarrak bere lehenengo narrazino liburua kaleratu dau, Larremotzetik (Erein). 32 urte besterik ez baditu be memoria liburua idatzi dau Hasier Larretxeak.
Donato Larretxea aizkolariaren lobea eta Patxi Larretxea herri kirolariaren semea da, baina gaztetxutan aizkolari txapelketa batzuetan parte hartu arren, gurago eban poesia idaztea. Liburuak eta diskoak gustetan jakozan berari. Baztanen gustura egoan, homosexualidadea be modu askean bizi eban, baina Madrilera joatea erabagi eban. Han hutsetik hasteko aukerea euki eban.
Alde nostalgikoa dauka Larremotzetik lanak, egileak berak autortu dauenez. Lehenaldiagaz bakea egin eta aldean eukan pisua kendu dau. Testu batzuk, garratzegiak diralakon, azkenean liburutik kendu ditu.
Hasier Larretxeak (Arraioz, 1982) 2004an atera eban bere lehenengo poesia lana, Bazaudete? (Metaziri), eta ostean, Azkena bala / La última bala (Piint de Lunettes) eta Atakak (Alberdania) etorri ziran.