Iruñeko 14 taldek 'Euskaraz Bizi Nahi Dut' diskoa sortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 6a, 00:00

Disko hau sortzeko batu dituana Euskaraz bizi nahi dut dinamikea izan da. Danak Iruñea/Iruñerriko taldeak dira, eta horreek osotzen dituenak iruindarrak izatez edo bizipenez. Iruindar lez euskeraz bizi nahi daben herritarrak dira eta euren artean bizi esperientzia desbardinak ditue euskereagaz. Batzuk euskaldun zaharrak dira, besteak ikastola eta euskaltegietan euskaldundutakoak, batzuk euskerea ikasten hasi barriak… Baina esan bezela, batzen dituana euskeraz biziteko nahi hori da, musikeagaz batera. Horrexegaitik euren taldeek euskeraz sortzen dabe.

Iruñerrian gaur gaurkoz euskeraz bizi ahal izateko trabak dituela jaubetzen dira. Baina iruindarrok egunero euskeraz biziteko dituen nahia eta nahi hori gauzatzeko daben ilusinoa, poza, hasarrea zenbaitetan oztopoak baino potenteagoak dirala argi dabe.

Nafarroan euskereari arnasa herritarren eta herri mobimentuaren ilusino, gogo eta ahaleginak emon deutso eta emoten deutso. Eta bide horretan, disko honegaz ekarpen txiki bat egin nahi izan dabe. Ekarpena Euskaraz bizi nahi dut dinamikeari euren lekutik, musikatik, euren estiloan, euren formatu naturalean egin nahi izan deutsie. Eta lan atsegina izan da. Gehienek alkar ezagutzen dabe eta guztiei be batera aurrera eroateko lan polita izan eitekeala begitandu jaken.

Diskoa sortzeko talde desbardinen zerrendea osotu eta proiektuaren nondik-norakoak zehazten hasi ziran. Ilusino handia piztu eban proiektua izan zan. Zoritxarrez talde guztiek ezin izan eben parte hartu. Ondoren lanik politena hasi zan, sorkuntza lana. Norberak bere bihotzetik eta bere gogotik abestiak osotzen joan zan. Talde bakotxak bere kantua grabau eta guztia Pedro eta Karlosen (NX estudioak) esku itxi eben masterizetako. Bidea luzea izan da baina dagoeneko diskoa gure artean dogu.

Bestalde, ekarpen ekonomikoa egin nahi izan deutsie Iruñeko Euskalgintzearen Bilguneari. Badira urte batzuk Iruñean euskeraz bizi ahal izateko alkarlanean dabilzala. Iruindar lez izan dabe hareek aurrera eroaten dituen ekimenen barri: hizkuntza-paisajea, ume eskolen afera, herri lasterketea… Eta eurek sortu daben disko honen kudeaketea hareen esku itxi dabe, salmentatik etor daitekeen diruagaz Iruñean eragiten jarraitu deien.

Diskoak prezio herrikoia dauka, 5 eurokoa. Diskoak ondoko erakundeetan eskuratu ahal izango dozue: AEK eta IKAren euskaltegiak, EHE, Sortzen eta Nafarroako Ikastolen Alkartea. Bestalde, www.euskarazbizinahidut.org webgunean Be eskuragarri egongo da, baita Karrikiri euskal dendan eta ELKAR megadendetan.

Amaitzeko eskerrak eman nahi izan deutsiez ELKAR-i euren etxean diskoa aurkezteko aukerea emoteagaitik eta euren erakusleihoak proiektu honi eskaintzeagaitik. Eta iruindarrei esan nahi deutsee, euskaraz bizitzen jarraitu deiela, nor berak egunero ikustea ze ekarpen egin leiken euskeraz biziteko eta jakina, diskoa eskuratzea eta haregaz disfrutetea. Egurre!!

Osorik irakurri