Asier Galarzak jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 9a, 00:00

Oinak buruan lelopean egun biribila ospatu da Gernika-Lumoko Astran. Bertsoaren bueltan olgetan ibili dira gazteak. Goizean, idatzizko finala jokatu da lehenengo. Ostean, talde argazkia atera, eta bat-bateko finala jokatu da. Finalistak, hurrengoak izan dira: Aitor Bizkarra Ruiz, Ander Uzelai Aristi, Asier Alcedo Cano, Asier Galarza Garai, Eneko Aldana Carrasco, Iker Garitagoitia Astigarraga, Koldo Gezuraga Seijido eta Unai Mendiburu Valor.

Buruz burukoa Asier Galarzak eta Aitor Bizkarrak jokatu dabe, eta azkenean, Asier Galarzak jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Galarza eta Bizkarrak bagilaren 21ean Orion jokatuko dan Euskal Herriko finalean kantauko dabe.

Sari banaketaren ostean, alkarregaz bazkaldu dabe Astran bertan. Arratsaldean bertso eskolen tartearen ostean, Oskar Estangaren erromeria egon da iluntzera arte.

Eskolarteko txapelketea Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Ikastolen Alkarteak antolatzen dabe, Laboral Kutxak babestuta eta Gernika-Lumoko Udalak eta Astrak lagunduta.


Idatzizko finaleko irabazleak:

5. maila:

1. Andoni Sarasketa
2. Peio Lago
3. Itsaso Jurado


6. maila

June Azkarate
Amets Olasolo
Olaia Cancelo

DBH1

Bittor Altube
Peru Irastorza
Ane Barcena


DBH2

Iruri Altzerreka
Ibai Abaunza
Eneko Torre

DBH3

Iker Larizgoitia
BeñatBilbao
Maider Barañano


DBH4

Peio Azkarate
Iratxe Olaizola
Iker Apraiz

Informazino gehiago hemen.

Osorik irakurri