Ramon Bareak multimediagaz endredatu ditu urrezko mendeko klasikoak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 10a, 09:20
Ramon Barea aktore bilbotarrak ‘Enredando con los clásicos’ ikuskizuna taularatuko dau bihar, bagilaren 10ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga antzokian, Arriagako Gelatxoak zikloaren barruan. Urrezko Mendean zehar ibilbide bat egiten dauen errezitaldi eta ikuskizun multimedia bat da, Ramon Barearen eta Naiel Ibarrolaren eskutik.

 

Antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabenez, satiraz, bihurrikeriez, maitasunez, umorez eta ironiaz josita dago Arriagako Gelatxoen egitarauaren barruan eskainiko dan lan hau. Ikuskizunaren barruan, prosa, poesia eta antzerki zatiak topauko ditu ikusleak.

Ramon Barea aktorea eta zuzendaria da, antzerkian, zineman zein telebistan esperientziaduna, eta ezinbestekoa euskal antzerki independentearen arloan, Cómicos de Legua eta Karraka lako taldeen sortzaileetako bat izanik. Oraingoan, klasikoen gaineko bere eretxi bitxia erakutsiko dau Enredando con los clásicos ikuskizunean.

Sarrerak 8 eta 12 euro bitartean erosi daitekez www.teatroarriaga.com wegbunean, 946 850 850 telefonoaren bitartez eta txartel lehiatiletan, aurretiko salmentako ordutegian.

Bizkaie!