Kirmen Uriberen 'Mussche' japonieraz argitaratuko da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 12a, 00:00

Kirmen Uriberen Mussche (Susa, 2012) eleberria japonieraz argitaratuko dau Hakusui Sha Tokioko argitaletxeak. Nami Kanekok itzuliko dau euskeratik zuzenean, Ikeder literatur agentziak jakinarazo dauenez.

Horrezaz gan, argitaletxe bardinak idazle ondarrutarraren Bilbao-New York-Bilbao nobela japonieraz kaleratu eban 2012an, eta Mainichi egunkariak eta Vogue Japan aldizkariak urteko liburu onenen artean hautatu eben.

Era berean, Kirmen Uriberen zazpi poema argitaratu ditu Japoniako poesia aldizkari garrantzitsu batek, Shichosha izenekoak. Poemak, Ibaia, Bisita, Ezin esan, Lehendakaria deserrian, Hizkuntza bat, Urrezko eraztuna eta Aparte-apartean dira, eta horreek be Nami Kanekok itzuli ditu euskeratik.

Aurrerapena ikusteko klik egin hemen.

Osorik irakurri