Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibersidadean unibersidadera sartzeko probetara aurkeztu diran 9.396 ikasletatik 9.203k gainditu dabe fase orokorra, beraz, ikasleen %97'96k aprobau dau. Proba horreek bi fase ditue: fase orokorra, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dana, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena.
Hizkuntzearen arabera, azterketea euskeraz egin eben 6.211 lagunetatik 6.198k aprobau dabe, %99'8k, hain zuzen be; azterketea gaztelaniaz egin daben 3.125 ikasletatik 3.005ek aprobau dabe, %96'2k, hain zuzen.
Notak ikasleak matrikulau diraneko ikastetxeetako ordezkariei emon jakez gaur, hilaren 12an, eta UPV/EHUren webgunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.es) be ikusi ahal dira.
Bigarren zuzenketea eskatzeko epea bagilaren 13tik 17ra da, eta emoitzak bagilaren 19an ezagutuko dira. Erreklamazinoen prozesua bagilaren 28an amaituko da.
Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia garagarrilaren 2, 3 eta 4an izango da. Ohiko deialdian gainditu ez dabelako edo kalifikazinoa hobetu nahi dabelako deialdi ezohikora aurkeztu nahi dabenek barriro matrikulau behar dabe.