Georges Braque artisteari buruzko atzera begirakoa, Guggenheim museoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 13a, 07:55
www.guggenheim-bilbao.es
Artista frantsesaren heriotzearen 50. urteurrenaren harira, haren ibilbide osoa batzen dauen erakusketea antolatu dau Bilboko Guggenheim museoak. XX. mende hasierako abangoardiako artista nabarmenetako bat izan zan Braque.

Artistearen lan artistikoaren sasoi guztiak jorratzen ditu ibilbide kronologiko honek: Fauvismoaren inguruko lehen pausuetatik hasi, eta Varengevilleko tailer, txori eta paisajeei buruz egindako azken sailetaraino. Irailaren 21era arte egongo da ikusgai.

Osorik irakurri