Baionan XX. mende hasieran burdingintzako beharginek bizi izandakoak ditu ardatz bagilaren 29an Baionako portuan estreinauko dan Gerezien denbora uri pastoralak. Itxaro Bordak idatzi dau testua eta Beñat Axiari da zuzendaria.
Ehun lagun baino gehiagok hartuko dabe parte pastoralean, Ipar Euskal Herri osokoak, ganera. Betiko pastoralaren errituala segiduko dabe, forma tradizionalak errespetau ditue, baina gaia, langileen mundua, ez da inoiz jorratu pastoraletan. Oraingoan protagonistea ez da persona bakarra izango, talde bat baino, hau da, beharginak. Pastoralaren kartelean burdingintzan beharrean ebilzan umeak agiri dira, giro hori da, hain zuzen be, antzezlanean erakutsi gura dabena.
Musikeak garrantzi berezia daukala nabarmendu dabe proiektuaren arduradunek. Eszenatokian Mixel Ducau, Caroline Philllips eta Benoit Lamerain musikariak izango dira. Doinu eta jantza barriak sortu ditue, beti be pastoralaren arauak errespetauz. Pastoral berezia izango dala azpimarratu dabe.
Estreinaldia Baionan egingo dabe, hilaren 29an, eta hurrengo egunean, Itsasun.