Florentziako Errenazimenduari buruzko erakusketea domekara arte ikusgai Berreginen Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 16a, 09:30
Bilboko Arte Berreginen Museoak datorren domekan, bagilaren 22, zarratuko dau arte europarreko sasoi emonkorrenetakoa, Florentziako Errenazimendua, jorratzen dauen aldi baterako ‘Vía Renacimiento/Florentzia. Eskultura’ erakusketea.

 

XV. eta XVI. mendeetako Florentziako eskulturagile handien lanean oinarrituz, erakusketeak, Errenazimenduak ekarri zituan eta ondoren Europan egin zan artearen alderdi askoren oinarriak ezarri zituen arte aldaketen ikuspegia eskaintzen dau.

Donatelloren San Jorge, Ghibertiren Paradisuko Ateen erliebeak, Verrocchioren Dabid, Donatelloren eta Luca della Robbiaren Kantoriak edo Michelangeloren Moises berreginak dira ikusgai dagozan lanetako batzuk. Paradisuko Ateen erliebeak, Donatelloren Kantoria, Niccolò da Uzzanoren erretratua eta Lore-sortadun Damea, aldi baterako erakusketa honetarako Eskultura Museo Nazionalak lagatako lanak dira.

Erakusketak, Duomoko Operaren Museoa, Bargelloko Museo Nazionala, Kapera Medizeoak edo Louvreko Museoa lako erakundeetan banatuta dagozan artelanen 21 berregin bildu ditu.

Osorik irakurri