30 bertsolari hasiko dira Bizkaiko Txapelketako kanporaketetan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 18a, 00:00

Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak amaitu ostean, erabagita dagoz zeintzuk izango diran 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantauko daben bertsolariak. Danetara, 30 bertsolari hasiko dira Bizkaiko Txapelketako kanporaketetan. Hasierako fase horretan 2010a (edo lehenago) finalista izan diranek, eskualdeetako txapeldunek, eta eskualdeetako txapelketetatik puntuazinoz sailkatutakoek parte hartuko dabe. Finalaurrekoetan, ostera, 2012an finalistak izan ziranak sartuko dira Txapelketan.


Eskualdeetako txapeldunak:

Eskualde bakotxeko txapeldunak zuzenean sailkatu dira txapelketara. Horreetatik, Xabier Enbeita Busturialdeko Txapeldunak uko egin deutso Bizkaiko Txapelketan parte hartzeko aukereari. Beraz, 7 eskualdeetako txapeldunek parte hartuko dabe Bizkaiko Txapelketan: Oihana Bartra Arenas, Nerea Ibarzabal Salegi, Malen Amenabar Larrañaga, Igor Meñika Bengoetxea, Imanol Uria Albizuri, Gorka Lazkano Arrizubieta eta Aitor Arrutia Azkueta.


2010ean edo aurretik finalistak izan diranak

Inoiz finalista izan diranen artean, hurrengoek emon dabe izena Bizkaiko Txapelketarako: Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Beñat Ugartetxea Ostolaza eta Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’.


Puntuazinoz sailkatuak

Ander Elortegi Garatea, Gorka Ostolaza Ikaran, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Joseba Barandiaran Andueza, Joseba Artza Zubillaga, Jon Rementeria Larruzea, Txaber Ormazabal Villanueva, Arrate Illaro Etxebarria, Aitor Bizkarra Ruiz, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Peio Ormazabal Villanueva, Inazio Vidal Gurrutxaga, Peru Vidal Gurrutxaga, Beñat Vidal Gurrutxaga, Itxaso Paia Ruiz, Joanes Igeregi Santa Maria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Eneko Arrate Sololuze, Lander Ibarluzea Bikandi eta Julen Erezuma Arzanegi.


2012ko finalistak

2012ko Bizkaiko finalistak izan ziranek Bizkaiko Txapelketan zuzenean parte hartzeko aukerea daukie. Horreek zuzenean finalaurrekoetara sailkatuko dira: Miren Amuriza Plaza, Etxahun Lekue Etxebarria, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Iratxe Ibarra Foruria, Jone Uria Albizuri, Onintza Enbeita Maguregi eta Fredi Paia Ruiz.


Parte hartzaile guztiak zerrenda berean:

- Kanporaketak: Oihana Bartra Arenas, Nerea Ibarzabal Salegi, Malen Amenabar Larrañaga, Igor Meñika Bengoetxea, Imanol Uria Albizuri, Gorka Lazkano Arrizubieta, Aitor Arrutia Azkueta, Ibon Ajuria Garmendia, Beñat Ugartetxea Ostolaza, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’, Ander Elortegi Garatea, Gorka Ostolaza Ikaran, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Joseba Barandiaran Andueza, Joseba Artza Zubillaga, Jon Rementeria Larruzea, Txaber Ormazabal Villanueva, Arrate Illaro Etxebarria, Aitor Bizkarra Ruiz, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Peio Ormazabal Villanueva, Inazio Vidal Gurrutxaga, Peru Vidal Gurrutxaga, Beñat Vidal Gurrutxaga, Itxaso Paia Ruiz, Joanes Igeregi Santa Maria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Eneko Arrate Sololuze, Lander Ibarluzea Bikandi, Julen Erezuma Arzanegi, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Beñat Ugartetxea Ostolaza eta Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’.

- Zuzenean finalaurrekoetara sartuko diranak: Miren Amuriza Plaza, Etxahun Lekue Etxebarria, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Iratxe Ibarra Foruria, Jone Uria Albizuri, Onintza Enbeita Maguregi eta Fredi Paia Ruiz.

Txapelketea irailean aurkeztu eta urriaren 12an hasiko da, eta abenduaren 20an jokatuko da finala. Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finalak osotuko dabe txapelketea.


Txapelketeari buruzko informazino gehiago hemen.

Osorik irakurri