Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak idatzi dabe Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua, eta daborduko irakurgai dago Euskaltzaindiaren webgunean. Argitalpenak Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzinoa izan dau.
Lan honetan Euskaltzaindiak 2010. urteko XV. Jagon Jardunaldietan jorratutako Gazteak, aisialdia eta euskara aztergaia zehazten da, Ipar Euskal Herria lan eremutzat hartuz. Ikerketa honen helburu nagusia hau da: gaur egun Ipar Euskal Herriko gazteen euskerazko edo euskal kultureari lotutako aisialdiak zeintzuk diran aurkeztea. Euskeraz eta frantsesez idatzia. Euskaltzaindiak argitaratzen dauen "Jagon" bildumearen 15. zenbakia da.
Ipar Euskal Herriko gazteriaren argazkia egin ostean, ondorio batzuk atera zituen egileek, berberako: gazteria, alkarteak eta kirola eskuduntzan daukien tokiko akargoek euskereari lekua emoteaz arduratzea, aisialdi eremuetan, hizkuntza teknikarien bitartez; hizkuntza politika publikoak lagun daiala aisialdiak euskalduntzen dabilzan eragileak eta modu berezian eragin handia daben egiturak: Uda Leku, euskal hedabideak, kirol alkarteak, festibalak. Aisialdia euskalduntzeko, gazteengan arrakasta handia daben baliabideek, batez be zinemeak eta joko elektronikoak, oso eraginkorrak diralakoan dagoz, beraz, horreek be sustatu beharko litzatekez.