Euskaltegiek euskerearen erabileran daukien egitekoa nabarmentzeko 'selfie' lehiaketea antolatu dau Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 23a, 00:00

Ikasleei eta herritar guztiei zuzenduta, euskeraren ikaste-prozesua eta erabilerea sustatzeko selfie lehiaketea egingo dabe Getxon, ikasturte barriari begira matrikuletearen garrantzia nabarmentzeko. Irudi onenak iraileko matrikulazino kanpainako kartelak eta esku-orriak egiteko.

Parte-hartzaileek argazkia eta euskarearen edo euskaltegien aldeko esaldia edo leloa (euskeraz, gaztelaniaz edo beste hizkuntzetan) bialdu beharko dabe. Gura beste 'selfie' bialdu ahalko ditue ondoko helbideetara: www.facebook.com/getxoeuskara, selfilehiaketa@gmail.com edo whatsapp bidez 688 85 61 68 zenbakira. Azkenengo eguna garagarrilaren 28a da.

Parte-hartzaileek 18 urte beteta euki beharko ditue eta irudietan adinez nagusi ez diran personak agiri badira, euron gurasoen baimen idatzia be bialdu beharko da. Bestalde, parte-hartzaileek baimena emongo deutsie Getxoko Udalari argazkia eta esaldia hiru urtetan erabilteko, euskerea edo euskaltegietako matrikulazinoa sustatzeko kanpainetan eta euskereari lotutako jardueretan erabilteko, hain zuzen be.

Getxoko Euskera Zerbitzuko kideek osotuko dabe lehiaketearen epaimahaia, eta desegokitzat joten dituen 'selfi' eta esaldiak (xenofoboak, emakumeen kontrakoak eta abar) baztertuko ditu. Sariak Euskaltelek emondako eskuko telefono bi eta herriko euskaltegiek (Udal Euskaltegiak, Lauaxeta AEK Euskaltegiak eta J. A. Agirre euskaltegiak) emondako materiala izango dira.

Osorik irakurri