XX. mendean munduko kantxarik garrantzitsuenetan ibili ziran emakumeak omentzea dau helburu Bilboko Ondare aretoan edegi barri daben Emakumea eta Euskal Pilota erakusketeak.Garagarrilaren 30ra arte egongo da zabalik. Bagilaren 24an eta garagarrilaren 8an ikustaldi gidatuak antolatuko dira.
Bost atal ditu erakusketeak: Sakea, Tanteoa, Kantxea, Kontrakantxea eta Hemen eta orain. XX. mendean munduko kantxetan erraketistek izan eben presentziaren barri emoten dau erakusketeak, horretarako, lekukotzak eta mueta guztietako materialak dagoz, besteak beste, erraketak, pelotak, pelotentzako prensa bat, erraketisten jantziak eta Mercedes de Miguel diseinatzailearen zirriborroak, argazkiak, kontratuak, federazinoko fitxak, garaikurrak, kromo-albumak, prensako artikuluak...
Ikus-entzunezko bat eta ukimen-pantaila bat be ipini ditue aretoan, orain arte erraketisten inguruan berreskuratu dan informazinoa dago bertan eskura.
Bisita gidatuak (bagilaren 24an eta garagarrilaren 8an) 19:00etan egingo dira. Erakusketako komisario Arantxa Pereda izango da gidaria. Aurrez egin behar da erreserbea 94 406 7737 telefono-zenbakira deituz edo ondare.aretoa@bizkaia.net helbidera idatziz.
Erakusketearen ordutegia hauxe da: astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara; eta zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara.