Bilboko Alondigako Mediateka BBK-k garagarrilaren 1etik 20ra bitartean, Irakurketa Erraza kontzeptuari buruzko Irakurri, plazer eta eskubide bat erakusketea jarriko dau martxan. Irakurketa Errazako materialeak arreta bereziz eginda dagoz, arazo sozial, psikiko edo bestelako arrazoiakaitik irakurteko zein ulertzeko zailtasunak dituen edozein personak irakur daian. Aitatau materialak informazino erraz eta ulergarrian eta hainbat alkartek irakurzaletasuna bultzatzeko daben beharrizanei erantzuteko eginak izan dira.
Irakurketa, plazer eta eskubide bat erakusketeak irakurketa erraza zer dan azaltzeko materialak batzen ditu, informazinoa persona kopuru handiago bati, materiale hau erabilten daben ikusle potentzialari eta alkarte horreekaz lan egiten daben profesionalei helarazoteko asmoz.
Irakurketa Errazaren garapena orain dala urte ta erdi heldu zan Euskadira, Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Errazaren eskutik. Orain dala hamar urte Katalunian ezarritako esperientzia batean oinarritzen da. Hasieratik, Bilboko Alondigea, Mediateka BBKren alkarkidetzearen bitartez, proiektu honen bultzatzaile bilakatu zan, Euskal Autonomi Erkidegoak alor honetan dauen hutsunea beteteko asmoz eta euskal liburutegien eremuan erreferentea izateko.
Mediateka BBK-k proiektu honegaz dauen inplikazinoa, irakurketa erraza dauen liburu-bilduma osotua erabiltzaileen eskura jartea baino harago doa. Beren profesionalen prestakuntza jarraitua bultzatzearen aldeko apustua be egin eban, izan be, irakurketa errazako lehenengo klubak antolatu zituan. Horri esker, persona askoren eta alkarte desbardinen barruratze sozialerako gune bilakatu izan da. Gaur egun, irakurketarako klub honeek Mediateka BBKren ohiko ekintzen parte dira, eta, horregaz batera, programazinoaren, Irakurmenaren eta Idazmenaren zutabeetako bat be bai.
Proeiktuaren hasieratik, Euskadin egoan hutsuneetako bat beteteko beharrizana ikusi zan, besteak beste, formatu honen argitalpenen euskerazko edizinoa. Alor honetan, Mediateka BBK-k apustu garrantzitsua egin dau, Gaumin etxeak produzidutako Irakurmen Errazaren euskerazko lehenengo testuen edizinoa sustatuz.