.eus domeinua erabilten hasi dira 92 erakunde

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 30a, 00:00

Honezkero aktibo dago .eus domeinua, hori erabiltea erabagi daben 92 erakunderen eskutik. Gehienak joandako zapatuan hasi ziran .eus domeinua erabilten, PuntuEus Fundazinoak Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldiagaz batera. Aitatutako ekitaldian, 92 aitzindarien zerrendea aurkezteaz gan, orain arteko prozesuaren balorazinoa egin eban PuntuEus Fundazinoak. Joan Mari Torrealdai PuntuEus Fundazinoko lehendakariak aitzindarien ekarpenak proiektuari emon deutson bultzadea azpimarratu eban, sustapenaren zein baliabide ekonomikoen aldetik, eta pozik agertu zan aniztasuna dalako aitzindarien ezaugarri nagusia.

Zenbait alkarte eta erakunde aitzindaritako ordezkariek parte hartu eben aurkezpenean, zerrendea osotzen daben 92 erakundeen izenean. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Aizpea Goenaga Etxepare institutuko zuzendariak, Hekimeneko Iban Arantzabalek, Athleticeko Jon Berasategik, AEK-ko Mertxe Mugikak, Hendaiako Herriko Etxeko ordezkari Michelle Mounios-Adurriagak eta Euskalteleko Nerea Enbeitak PuntuEus Fundazinoa zoriondu eben egindako lanagaitik. Egitasmoaren garrantzia nabarmendu eben, euskerea, euskal kultura eta Euskal Herria sarean eta munduan ikusgai bilakatzeko garrantzia.

Proiektuaren hurrengo fasea abiarazoteko aldia, irailaren 16an hasiko da. Euskal domeinua erabili nahi daben enpresa, alkarte eta erakundeek zemendiaren 18ra arteko epea izango dabe domeinu izenak eskatzeko, eta horreek abenduaren 3an aktibauko dira, Euskararen Nazinoarteko Egunean.

Egun horretan, abiarazoteko aldia amaitu eta azken faseari ekingo djako, fase edegi eta orokorrari, hain zuzen; orduan, norbanakoek izango dabe domeinua eskatzeko aukerea.

Osorik irakurri