Bilboko Aste Nagusiko metal eta pop rock jaialdiko antolatzaileek, batez be, aurten aurkeztu dan talde kopurua azpimarratu dabe. Oso pozik gagoz musikarien erantzunagaz, Bizkaian gero eta talde gehiago dagozala eta harrobi ona daukagula ikusi dogu, adierazo dau Luis Solok, jaialdian parte hartuko dabenak aukeratzen ibili danetako batek. Igaz, 78 talde aurkeztu ziran eta, 2012an, 83. Aurten, 121 taldek emon dabe izena, jaialdiaren 29 urteetan lortu dan zenbakirik altuena. Errekorra lortu dogu, baina ganera, kontuan euki behar da, igaz baino 50 talde gehiago izan doguzala aukeran aurten, nabarmendu dau Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jaietako zinegotziak. 70 talde Bilbo eta inguruetakoak dira eta, ganerako 51k, Bizkaiko beste eskualdeetakoak.