Euskerazko zinema ikustea sustatzeko ekimen bat abiarazo dabe Donostiako Udalak, Zinemaldiak eta Euskalbideo alkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko uzt. 1a, 00:00

Donostiako Udalak, Euskalbideo bideo klubak eta Donostia Zinemaldiak uriburuko etxeetan euskerazko zineema ikus daitela sustatzea helburu dauen ekimen barri bat abiarazo dabe abenduaren 31ra bitartean.

Holan, nahi dauenak euro baten truke eskuratu ahal izango dau Euskalbideo klubaren bazkide karneta, eta hemendik urte amaierara arte bakotxa 0,50 euroan nahi beste film alokatu ahal izango dira, euskeraz bikoiztutako nahiz azpitituluak dituen filmak. Bideo klubaren webgunean (www.euskalbideo.com) nahiz saltokian bertan konsultau ahal izango da eskura dagozan 133 filmen zerrendea.

Era berean, irailaren 1a baino lehenago hamar film edo gehiago alokatzen dituen bazkideek, Donostia Zinemaldiaren 62. edizinoko saio baterako sarrera bat jasoko dabe doban. Sarrerak areto eta emonaldi guztietarako balioko dau, Belodromo eta Kursaal Sail Ofizialeko Galetarako izan ezik. Gainera, garagarrilaren eta abuztuaren amaieran, hamarna filmeko abonuak zozketatuko dira filmen bat alokatu daben bazkideen artean.

Osorik irakurri