Dendak Bai alkartearen ekimenez, Durangoko hamalau establezimenduk hartuko dabe parte garagarrilaren 5ean, I. Euskal Sagardao Egunean. Hain zuzen be, ondokoak dira parte-hartzaileak: Zero, Gure Kabiya, Anboto, Rugby, Maite, Arkupe, Pol-Pol, Lurbi, Plateruena Kafe Antzokia, Misarbe, Leku Berri, Alpino, Udaberri eta Tabirako Igerilekua.
Taberna honeek sagardaoa eskainiko dabe pintxo bategaz batera eguerdiko poteoan, 1,10 euroko prezioan. Eskaintzea 12:30ean hasi eta 15:00etan amaituko da.
Dendak Bai alkarteak HAZI Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako Eusko Jaurlaritzearen fundazinoaren laguntzea izan dau. Halanda ze, eskainiko dan sagardaoa bertako sagarrekaz Bizkaiko sagardotegietan egindakoa da, eta Eusko Labela dauka. Pintxoei jagokionez, txorizodunak edo gildak izango dira, Eusko Labeldun produktuekaz egindakoak honeek be. 6.000 sagardao tragu baino gehiago banatzea espero dabe, eta 3.000 bat pintxo.