Kukai Jantza Taldeak birea egingo dau Argentinan abuztuaren 22tik irailaren 7ra

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko uzt. 2a, 00:00

Kukai Jantza Taldeak bira zabala egingo dau Argentinan abuztuaren 22tik irailaren 7ra bitartean. Jon Maya koreografoak zuzendutako taldeak Komunikazioa-Inkomunikazioa eta bi lan aurkeztuko ditu Hego Amerikako herrialdean, bertako Kultura Ministerioagaz antolatutako biran.

Kontuak kontu, Buenos Airesen Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizuna izango da ikusgai, Regio Antzokian. Ttanttaka antzerki taldeagaz alkarlanean eginiko laugarren lana da, eta taula gainean jantzari, aktore eta musikariak batzen ditu, Mikel Laboaren obreari buruzko hausnarketan. Abuztuaren 22, 23 eta 24an izango dira emonaldiak.

Ondoren, Kukai Jantza Taldeak Gelajauziak aurkeztuko dau Argentinako hainbat uritan. Lan hau Cesc Gelavert koreografo katalanagaz alkarlanean sortutako koreografia da, eta Tucuman (abuztuak 27), Salta (abuztuak 29), Jujuy (abuztuak 31), Corrientes (irailak 3), Resistencia (irailak 4), Parana (irailak 6) eta Santa Fe (irailak 7) urietan aurkeztuko da.

Osorik irakurri