uriola.eus

Chiharu Shiotaren 'State of Being, Kimono Dress' lana ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia
Irailaren 14ra arte zabalik egongo dan Japoniar artea eta japonismoa erakusketeagaz bat eginez, Bilboko Arte Eder Museoa Chiharu Shiota artista japoniarrak 2012an egindako 'State of Being, Kimono Dress' instalazinoa aurkeztu dau, Obra konbidadua egitarauaren barruan. Irailaren 15era arte egongo da ikusgai.
Chiharu Shiotaren 'State of Being, Kimono Dress' lana ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan
'State of Being, Kimono Dress' instalazinoa | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Chiharu Shiota Osaka urian jaio zan, 1972an, baina ia hogei urte dira Berlinen bizi dala. 2000. urtetik aurrera, hainbat erakusketatan parte hartu dau, mundu osoan zehar. Igaz, bere lanak Art Basel arte garaikide azokan egon ziran. Bere The Key in the Hand lana Japoniaren ordezkari izango da Veneziako Biurtekoan, 2015ean.

State of Being, Kimono Dress piezea museoko Japoniar artea eta japonismoa erakusketearen kontrapuntu garaikidea da. Serie bateko zatia da. Bilduma honetan, egileak objektu bat hartu eta hari baltz batzuen artean eskegita erakusten dau. Lan honetako protagonistea Osakan topautako kimono tradizional bat da, zetazkoa, eta hōmongi dalako muetakoa. Jaiotza, tearen zeremonia eta ezkontzetan erabilten dira hōmongi kimonoak, beti be ospakizun alaietan, egileak berak dinoanez. Kimono horrek momentu zoriontsu asko bizi izan ditu -ganeratzen dau- bere ugazabek horretarako erabili eben eta orain geugaz bizi dabe. Gomutapen horreek buruan nituala sortu neban piezea.

Bizkaie!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa