Oraindik aurrera, Plateruenako gestinoa parte-hartzean oinarrituko da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko uztailaren 3a

Joan dan seihilekoan Plateruenaren inguruko gogoetan ibili dira Durangaldeko alkarte, sortzaile eta kulturzaleak, EHUko Parte Hartuz ikertaldeak gidatuta. Zilarberritzen izeneko prozesu parte-hartzaile honetatik sei lerro estrategiko ondorioztatu ditue:

1) Proiektuaren transmisinoa:

Proiektuaren etenbako transmisinoa ezinbestekoa da, jendarteak Plateruena hur eta bere sentiduteko. Horretarako proiektua konpartidu eta, Plateruena zer dan, zelan sortu zan eta zein helburu dituan transmitidu behar da.


2) Alkargunea: alkarteentzako, sortzaileentzako, sortzaile emakumeentzako:

Plateruenak alkargune zeregina hartu beharko leukela uste da bai alkarteen artean, zein sortzaileen artean eta zelan ez emakume sortzaileen artean.


3) Emakumeen presentzia:

Ikuspegi feministea antzokiaren jarduera guztietan eta egunerokotasunean txertatzea beharrezkoa da. Gizarte ereduaren arazo moduan identifiketan dan arren Plateruenaren inplikazinoa eskatzen da horri aurre egiteko.


4) Komunikazino bideak ugaritzea:

Prozesu osoan komunikazinoa sakonago landu beharra sarri aitatu da. Proposamen legez puntu bi nabarmendu daitekez: batetik gardentasunaren garrantzia, eta bestetik komunikazino personalizatua egiteko beharra. Horregaz lotuta, komunikazino estrategiak interakzinorako bidea zabaldu beharko leukela nabarmendu da, joan eta etorriko komunikazinoa lortze aldera.


5) Askotariko diziplinak barruratzea:

Musikeak programazinoa monopolizetan dauela aitatzen da. Beste kultur diziplina batzuk barruratu beharra dago.


6) Sortzaileentzako babes eta sustapen gunea izatea:

Plateruena kulturgintzarako gunea izanik sortzaileakazko laguntza hartu-emonak izan beharko leukezala ikusi da. Horreekaz alkarlanean ibilita, espazioa eskainiz eta euren intereserako ekimenak antolatuz.


Kontuak kontu, proposamen horreek guztiak aurrera eroan ahal izateko oinarrizko aldaketa bi proponidu dira: kudeaketa eredua aldatzea eta eraikinaren espazioa egokitzea espazio barriak sortzeko.

Oraindik aurrera, Plateruenako gestinoa parte-hartzean oinarrituko da. Lan-taldeak sortuko ditue kultur sortzaileek, herriko alkarteek eta proiektuagaz bat egiten daben herritarrek berbea izan deien.

Hiru lan talde:

- Erakustekoak: Kultur programazinoa lantzeko taldea. Eragileek, udalak eta bestelakoek antolatzen daben eskaintzaren arabera koordinau beharko da.

- Sorkuntzea: Sortzaileen beharrizan eta proposamenen arabera kudeatuko dan taldea. Sortzaileen arteko sare finkoa eregitea izango da helburuetako bat.

- Komunikazioa: Proiektuaren transmisinoaz arduratuko da. Herritarrakaz eta alkarteakaz hartu-emonak landuko ditu, eta egitasmoen barri emongo dau.

Osorik irakurri