Zazpi museotako erakusketak ikusteko aukerea emoten dauen Bost Txartela kalean da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko uzt. 8a, 10:00
Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko zazpi museotako bilduma iraunkorrak eta aldi baterako erakusketak ikusteko balioko dauen Bost Txartela ekimena jarri dau martxan.

Txartela bost euroan eros daiteke eta Arkeologia Museoa (Bilbo), Boinas La Encartada Museoa (Balmaseda), El Pobal burdinola (Muskiz), Euskal Herria Museoa (Gernika), Arrantzalearen Museoa (Bermeo), Santimamiñe (Kortezubi) eta Txakolingunea (Bakio) bisitetako aukerea emongo dau.

Bakioko Txakolingune zabaldu barriak eta Bermeoko Arrantzalearen Museoak lehen aldiz parte hartuko dabe ekimen honetan -gaur egun, Arrantzalearen Museoa birmoldatze lanetan dago, baina, aurreikuspenen arabera, zemendiaren hasieran edegiko da barriro-.

Helburua museoen zabalkundean laguntzea da, herritar guztiei museotara sartzeko aukerea emonez.

Kontuak kontu, Bost Txartelak bost euro balio dau eta, aitatutako zazpi museoetan ez eze, Bilboko Rekalde eta Ondare aretoetan be eskura daiteke.