Hegaluzeren eta hegalaburren dastatze didaktiko bat egingo da datorren barikuan, garagarrilaren 11n, Bermeon dagoan Aita Guria Bale Arrantzaren Interpretazino Zentroan, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. Dalata alkarteak giro parebakoan egingo dauen arrain produktuen dastatzean parte hartu nahi dabenek Aita Guria baleontzian edo Bermeoko Turismo Bulegoan (94 617 9154) emon behar dabe izena.
Bermeoko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, Aita Guria baleontzia garagarrilaren 1ean edegi eben barriro, eta holan, bermeotarrek zein kanpotik datozen guztiek XVII. mendeko bale arrantzaleen bizimodua erakusten dauen ontzia bisitetako aukerea dabe.
Horrezaz gan, hainbat barrikuntza izango dira baleontzian, besteak beste, barikuan egingo dan arrain produktuen dastatze didaktikoa. Esangura horretan, udan, hilero bi dastatze egitea aurreikusi da, bai eta kontzertuak eta umeei zuzendutako bisita bereziak be.