BilbaoArteko 2014ko artista egoiliarra izan dan Patrick Grijalvok erakusketea aurkeztu dau Narata espazioan (Particular de Indautxu, 4. Bilbo) eta irailaren 13ra arte izango da ikusgai. Ordutegia: Astelehenetik barikura: 10:30 - 14:00 eta 16:30 - 20:00; zapatuetan: 11:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00.
2012. urtetik BilbaoArte Fundazinoak eta Narata espazioak lankidetza hitzarmenari eusten deutsie. Akordiari esker, BilbaoArteko artista egoliarrak erakusketea izaten dau udan Naratan.
Aurten aukeratutako artistea Patrick Grijalvo da. Bere lana irailaren 13ra arte izango da ikusgai Narata espazioan. Patrick Grijalvo Arte Ederretan Lizentziatua da Euskal Herriko Unibersidadean argazkilaritza eta ikusentzuneko alorrean eta ikasturtea egin dau Greziako Athens School of Fine Arts zentroan. Hainbat erakusketa egin ditu, bai kolektiboak eta bai indibidualak be. Beste askoren artean: Neutral Space Bilbon eta Rotterdamen, RRothko Serie Austrian, Oporrengatik irekita Bilboko Michel Mejuto galerian, Ibilarte 2012 Ondarea erakusketa aretoan eta Hospiz Gallery St. Christophen (Austria, 2012) eta Ibilarte 2011 Bilboko Alondigako erakusketa aretoan, adibidez.
Aurten, 31 artista eta 2 kolektibo artistiko dagoz BilbaoArten egoitza artistikoa egiten Bilboko zentro honek BBK Fundazinoaren laguntzaz sortzaile gazteei eskaintzen deutsezan bekei esker. BilbaoArte produkzino artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udaleko Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jarten ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura guztiak euren egitasmo artistikoak garatzeko 1998an sortu zanetik.
BilbaoArteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazinoa erraztea da. Helburu horri begira, beste zenbait jardueraren artean, Bilbao Artek, Narata espazioagaz dauenaren moduko lankidetza programak garatzen ditu.