Udako Euskal Unibersidadearen (UEU) Udako Ikastaroen 42. edizinoa Eibarko Ikastetxe Nagusira (Markeskoa jauregia) bueltauko da astelehenean, garagarrilaren 14an, pasa dan astean zehar Baionan izan ondoren.
UEUk jakinarazo dauenez, garagarrilaren 14an, Euskal Herriko lan-harremanen eredua: oraina eta geroa ikastaroa egingo da, eta 14an eta 15ean, Nerabearen eta irakaslearen arteko harremanak landu: gelako ikasgiroa hobetu, Generoaren tratamendua kazetaritzan, Aniztasunaren kudeaketa estadurik bako nazinoetan eta Oinarrizko estatistika R software librearen bidez (bete eta itxaron zerrendea edegi da) ikastaroak.
Era berean, hilaren 16an eta 17an, Euskerearen lekua munduan eta historian: mitoetatik egitateetara, Komikigintza eta literaturearen irakaskuntzea eta Bersino-kontroleko sistema banatuak: git eta github ikastaroak izango dira, eta 16tik 18ra, barriz, Proposamen eszenikoetan hezkuntza eta bitartekaritzea txertatzen izenekoa.
Horrezaz gan, UEUren 42. Udako Ikastaroen barruan Hondakinen kudeaketa eta tratamendua: konposta jardunaldia egingo da Eibarko Markeskoa jauregian, garagarrilaren 14tik 16ra bitartean.