XI. 'Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor' zikloan kontzertu berezia izango da Gautegiz Arteagan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko uzt. 14a, 00:00

Gautegiz Arteagako Udalak, Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor kontzertu zikloan kolaboretan dau babesle moduan eta aurtengo edizinoan, XI. edizinoan, hain zuzen be, Gautegiz Arteagako Andra Mari Eleizako aparteko organoa protagonista izango da. 1884. urtean, Aquilino Amezuak eregita, aurten, organo honek bere 130. urteurrena beteko dau; musika tresnearen konfigurazino instrumentala apartekoa da eta Iberiar Peninsulan albotik joten dan organo bakarrenetakoa da. Joäo Vaz organista portugaldarra izango da aurtengo kontzertu zikloko lehenengo protagonistea zapatuan, garagarrilaren 19an, 20:30etik aurrera.

Joäo Vaz organista portugaldarrak musika pieza ugari joko ditu, horeetako batzuk Sebastián Bachenak. Joao Vaz organo-jole ospetsua da. Interprete eta irakasle legez nazinoarte mailan asko ibilitakoa da eta gaur egun Lisboako Goi Mailako Musika Eskolako organo irakaslea da. Horrezaz gan, 1998an berak sortu eban Lisboako Nazinoarteko Organo Jaialdiaren zuzendari artistikoa da.

Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor kontzertu zikloak Busturialdeko organoak eta geure liturgia berreskuratzea dau helburu, eta gaur egungo zein belaunaldi barrien kulturea aberastea. Horretarako, ezinbestekoa da ondare musikalari eustea eta honen erakargarritasun artistikoa, musikala eta estetikoa berreskuratzea.

Musika zikloa Urremendi Landa Garapen Alkarteak sustatzen dau, Gernika-Lumo, Mundaka, Bermeo, Axpe-Busturia, Ibarrangelu eta Gautegiz Arteagako Udalen babesagaz, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren eta BBKren laguntzinoagaz.

Osorik irakurri