Omako basoa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditue

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko uzt. 16a, 00:00

Bizkaiko Foru Aldundiak astebururo bisita gidatuak eskainiko ditu Omako basoan, garagarrilaren 18tik aurrera. Umeentzako egitarau berezia atondu dabe, ibilbidea entretenigarriagoa izan daiten eurentzako.

Bisitak garagarrilaren 18an hasi eta irailaren 7an amaituko dira; bariku, zapatuan eta domeketan egingo ditue, 12:00etan eta 17:00etan, euskeraz eta gaztelaniaz. Lekuak mugatuak dira, eta aurretiaz emon beharko da izena. Bisitea egiten daben umeek eurei zuzendutako ekintzen programea eukiko dabe, fitxa didaktikoen bidez, modu horretan ibilbidea entretenigarriagoa eta gozagarriagoa izango da txikienentzat.

Omako Baso Margotua Land Art dalakoaren adierazpena da. Sormen korronte hori 1960ko hamarkadaren amaieran sortu zan, eta bere helburua lan artistikoa naturara eroatea da. Horretarako, paisajea erabilten dau marko, euskarri eta lehengai lez.

Agustin Ibarrola artisteak hamarkada bitan pintau zituan Omako arbolak, 40tik gora danetara. Bizkaiko Diputazinoak lanak barriztau egin ditu, EHUren laguntzinoagaz.

Informazino gehiago gura izan ezkero edo izena emoteko: 944651657/ santimamine@bizkaia.net / www.bizkaikoa.bizkaia.net

Osorik irakurri