Badoa Kerobia talde nafarra, agur esan dau egunotan bere webgunean. 2001eko abenduan sortu genduan Kerobia izeneko abentura hau hemen amaitzen da. 13 urte ondoren, hau jagokula sentiduten dogu, adierazo dabe.
Xabi Bandinik (gitarrea eta ahotsa), Mikel Zorrillak (bateria eta akordeoia), Alberto Isabak (bajua eta kontrabajua) eta Mikel Isabak (tekladua) osotzen dabe. 2003an kaleratu eben lehenengo maketea, eta handik urtebetera Kerobia izenburuko lanagaitik Gaztea saria irabazi eben. Ostean plazaratu ditue Rose Escargot (2006, Gor), Materia organikoa (2008), Papera eta kartoia (2009), Ontziak (2010) eta Supernova (2012).
Urtebete baina gehiago pasau da 'Supernova' kaleratu genduanetik. Harrezkero, hainbat idea, ekimen eta burutazino eduki doguz. Baina ez dogu gure burua, horreei aurre egiteko egoeran ikusi, dino taldeak oharrean. Antzeko idea ugari izan arren, aspertuta eta magia barik ikusten dabe euren burua, irauteko besterik ez litzatekezan egitasmoak egin orduko gurago izan dabe Kerobia bertan behera itxi.
Laukoteak alkarregaz joten segiduteko asmoa daukala adierazo dau. Orain, garan ekipo bezala, gure indarrak beste nonora bideratu behar doguzala uste dogu. Kerobia desagertu arren, euren laborategian musikea egiteko asmoa daukie aurrerantzean be.