- Zuzendaria: James Gray
- Interpreteak: Marion Cotillard, Joaquin Phoenix, Jeremy Renner,Angela Sarafyan, Antoni Corone, Dylan Hartigan
- Generoa: dramea
- Gidoia: James Gray, Ric Menello
- Musikea: Chris Spelman
- Produktoreak: Kingsgate Films / Worldview Entertainment / Keep Your Head Productions
- Iraupena: 117 minutu
- Herrialdea: AEB
Two lowers film bereziaren egilea bueltau da, oraingoan emakume etorkin poloniar baten drama bategaz, The Immigrant (El sueño de Ellis). Marion Cotillard da Ewa gaztea, istorioko protagonistea. Engainau egiten dabe, eta prostituzino sare baten sartzen dau Joaquin Phoenixen personaiak.
Umeak besterik ez dira faltetan Dickensen drama bateko elementu guztiak izateko: gosea, gurasoen erahilketea, ahiztearen gaixotasuna, ezinezko amodioa, traizinoa… Hori guzti hori ondo kontatuta eta girotze ezin hobeagaz, produkzino aberatsa dauka eta.
Baina… zeozer faltetan jako. Zoritxar larregi dago, indar gehiago behar dau gidoiak, Phoenix eta Cotillardek bere bai, sinisgarritasuna faltetan jakie. Film klasiko eta epikoa egin nahi izan dau James Grayk, baina pelikula hotza urten jako.
Hau esanda, eta hutsak huts, The Inmingrant ikustea merezidu dau. Batez be, gitxitan kontau deuskuen errealidadea azaltzen dauelako: sasoi haretan AEB ailegetan ziran mundu guztiko etorkinek Ellis ugartean topetan ebena, askotan, ustelkeria eta justizia eza. Izan be, danek ez eben lortzen New Yorkera sartzea. Benetako istorio ha kontau deusku James Grayk, eta eskertzekoa da.