16.000 lagunetik gora, 22. Euskal Encounter partyan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko uzt. 28a, 00:00

Lau egunetan 6.000 parte-hartzaile eta 10.000 bisitari batu dira Barakaldoko BECen, Euskal Encounter bideojoko eta informatika topaleku erraldoian. Estadu espainiarreko party handiena da, eta zaharrena bere bai. Sabino San Vicente antolatzailea oso pozik dago aurtengo edizinoagaz. Barritasun nagusietakoa Z-Day apokalipsi zonbia izan da.

Barriketaldiak, tailerrak, berbaldiak, jokoak eta beste makinatxu bat jarduera izan dira garagarrilaren 24tik 27ra bitartean, Euskal Encounterren. Sabino San Vicente partyaren arduraduneran arabera, aurtengo lemea, Elaborating connections, egia bihurtu da egunotan milaka partaideen artean sortutako alkarreraginari esker. Opengunearen arrakastea nabarmendu dau, edonorentzat zabalik egon dan guneko produktu teknologikoen standak eta berbaldi nahiz tailer eskaintzak lagun asko erakarri ditu.

Domekan, Z Day-a egi eben, estadu espainiarrean egundo egindako real game handiena. 1.400 lagun baino gehiagok hartu eben parte, tartean, jokalariak, aktoreak, makillatzaileak eta segurtasun langileak.

The Walking Dead komikiaren egile Robert Kirkmani eta telesaila arrakastatsuaren produktore David Alperti bideokonferentzia bidez alkarrizketea egin eutsien. Bosgarren denporaldiaren inguruko hainbat datu aurreratu zituen.

Osorik irakurri