Aurten ez da edozelakoa izango piroteknia enpresen arteko lehia, izan be aurreko edizinoetako bost irabazleek hartuko dabe parte Bilboko Aste Nagusiko XXIV. Bilbao Uria Nazinoarteko Sari Nagusian , tartean Areatzako Astondoa etxeak. Suak 22:45ean hasiko dira.
Aurtengo lehiaketa txapeldunen arteko hitzordua izango dala nabarmendu dabe Aste Nagusiko antolatzaileek. Hain zuzen be, EuroBengale, Astondoa Piroteknia, Goteborg, Pirotecnia Martarello SRL eta Pirotecnia Xaraiva pirotekniek parte hartuko dute lehiaketa fasean. Erakusketa fasean, barriz, Gironina, Pirotecnia Peñarroja, Pirotecnia E. Martin S.L. eta Pirotecnia Igual taldeak izango dira.
Hiru sari banatuko dira aurten. Alde batetik, adituek osotutako epaimahaiaren saria; eta, bestetik, herritarrek emongo dabena. Eta sari berdea emongo deutsie gitxien kutsatzen dauen piroteknia enpreseari. Horretarako, erabilten dituen produktuen azterketea egingo da erabili baino lehenago, eta, behin materialea erabilita, azterketa barriro egingo dabe