Abentura eta arrisku kirolei buruzko sei lan, Zinemaldiko 'Savage Cinema' sailean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko uzt. 30a, 00:00

Savage Cinema sailaren bigarren edizinoak eskia, skatea, eskaladea eta snowboardaren inguruko sei pelikula eskainiko ditu, 62. Donostia Zinemaldiaren barruan. Urtean sortutako pelikularik adierazgarrienak izango dira ikusgai.

Ondoko film honeek proiektauko dora Savage Cinemaren barruan: Danger Dave (Philippe Petit, Frantzia), Days of my Youth (Steve Winter, Murray Wais eta Scott Gaffney, AEB), The Greasy Hands Preachers (Arthur de Kersauson eta Clement Beauvais, Frantzia), Higher (Steve, Todd eta Jeremy Jones, AEB), On Any Sunday-The Next Chapter (Dana Brown, AEB) eta Valley Uprising (Nick Rosen eta Peter Mortimer, AEB).

Sailaren asmoaz bat eginez, aukeratutako sei film luzeek kirolaren arloko bizimoduak eta erronkak irudikatuko ditue. Produkzino etxe espezializau nagusiek pelikulak daroez jaialdira, tartean dagoz Teton Gravity, Sender Films, Matchstick Productions, Red Bull Media House eta Freeride Entertainment.

Antolatzaileen arabera, sinergiak sortzea funtsezkoa da, esaterako, Bilbao Mendi Film Festival zinemaldiagaz sortutakoa, pelikula barriak topetako asmoz. Alkarlan horri esker, aurten, Valley Uprising filma aurkeztuko da, Yosemiteko hormak burutik ezin kenduta kirolean iraultza eragin eben hiru eskalatzaile belaunaldiren inguruko istorioa.

Osorik irakurri