Maider Ansa: 'Zeure kantak abestean, beti dago duda izpi bat, beste nerbio puntu bat'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abu. 4a, 00:00

Tximeleta seikote nafarra plazaz plaza dabil udan, parau barik. Makina bat hitzordu ditue asteotan: abuztuaren 9an, Gernikan; 14an, Ondarroan; 15ean, Laudion; 16an, Larrabetzun... Agendea topera daukie. Hamalau urte daroez Euskal Herriko plazak mobiduarazoten, baina aurten beste talde batzuen bersinoez aparte, euren lehenengo diskoa dan Mugitu-ko kantak joten dabilz. Publikoaren erantzunagaz gustura dago seikotea.

Tximeleta dira Maider Ansa (abeslaria), Rafa Moya (gitarrea), Mikel Mundiñano Zato (trikitixea eta ahotsa), Jose Olaizola (tekladua eta ahotsa), Gorka Otamendi (bateria) eta Fabian Tapia (bajua eta ahotsa).


1.- Lanpetuta dabil Tximeleta, udea plazaz plaza emongo dozuela emoten dau.

Nahiko lanpetuta gabilz, bai. Uda osoa lanean egongo gara, hori izaten da udaroko plana, eta aurten be horrela izango da. Seinale ona da, hoba sobran.


2.- Plaza taldea zarie, baina diskoa atera dozue zeuon kantakaz, Mugitu. Zelan ba?

Aurretik bageunkazan lau kanta eginda, eragile desbardinek eskatutakoak, eta beste bost bat egiten animau ginan, horrela diskoa osotzeko. Lehengo lau kanta hartu eta beste bost sortu, eta danakaz diskoa egin, hori erabagi genduan.


3.- Aldaketa handia da, ezta? Bersinoak egitetik norbere abestiak sortzera...

Bai, salto handia dago. Nik uste neban ez zala hainbesterako izango. Kanta ezagunak joten dozuzanean jenteak ezagutzen ditu, abesten ditu, baina zeure kantak abestean, beti dago duda izpi bat, beste nerbio puntu bat. Jenteak zelan erantzungo dauen jakin nahi dozu, eta, jakina, euren erantzunak be eragin handiagoa dauka norberarengan be. Zeure kantak dira eta gustura joten dozuz, diskoak zeuk egin dozu, eta zure modura doa dana.


4.-Orain, diskoa kalean dagoala, zelan antolatzen dozuez emonaldiak, bersinoak eta zeuon kantak nahastean?

Hamar kanta besterik ez daukaguz diskoan, hori ordubete be ez da. Bersinoak eta gure abestiak kantetan doguz, gu bersino taldea gara azken baten, eta ordu asko jo behar doguz.


5.- Eta zer dino publikoak plazan, ze harrera egin deutso diskoari?

Harrera nahiko ona izan da. Lehengo egunean egin genduan berba horren inguruan. Neure herrian jo genduan, Aranon; herri txikia da, eta danak erosi dabe diskoa, kar, kar. Umeek batez be oso ondo dakiez pare bat kanta. Fenomeno berezia da umeen artean horrelako harrera ona izatea.


6.- Bertsolariak izan dozuez letragile diskoan. Apustu segurua, ezta?

Bai, apustu segurua izan da, bakotxak egiten dakiena egingo baleu, askoz hobeto joangop litzateke mundua. Sarritan ahalegintzan gara danak geuk egiten, baina zergaitik ez emon bakotxari berea? Abeslariak, abestu; musikariek, musikea egin; eta, bertsolariek, hitzak idatzi.

Orokorrean, doinuak geuk egin doguz eta gero idea emon deutsiegu bertsolariei, gehienetan gaia proponodi bere bai. MIre Amurizari doinu bat emon geuntsan, eta emakumeen inguruko abestia idazteko esan. Oso ondo konpondu gara bertsolariekaz, igarten da ohituta dagozala, talde handien mila berba idatzi ditue. Erraza izan da eurekaz lan egitea.


7.- Zuen emonaldietan mueta askotako kantak jotren dozuez, diskoan be danerik sartu dozue?

Erritmo desbardinak badagoz, baina danaterik ez dago. Hamar abestitan ezin da dana sartu. Gaiei jagokienez, emekumeen egoerea, jai herrikoiak, gure aurkezpen-abestia edo dana eta abar. Kanta zaharren artea dagoz Nafarroako konkisteari buruzko bat, 2012an egindakoa; beste bat, Herrirat-ek eskatutakoa, dispersinoaren eta ikeslarien kontua azaltzeko; eta, zaharrena, Etxerat, presoen gaia lantzen dauena.


8.- Aurkezpen-abesti horretan, Tximeletak gara, badinozue nahi duzuen erako Tximeleta gara. Plazearen edo jentearen arabera aldatzen dozue errepertorioa?

Iker Zubeldiak idatzi euskun abestia. Letra oso dotorea da, harrera oso ona euki dau, ganera bertso doinu tradizionala erabili dauenez, jenteak ezagun dau, eta gustura entzuten dabe. Leloak dino hori dino, nahi duzuen erako Tximeleta gara, eta jenteak arin harrapetan dau.

Bai, emonaldiak aldatu egiten dira. Gure trikitilari Mikel MUndiñano Zato errepertorioko zerrenda osoa dauka, edozein kanta joten dogunean jentearen erantzunari begira egoten da, zegaz mobiduten diran gehien eta abar. Plazan ume asko badago Pirritx eta Porrotxen abestiren bat joten dogu, baina adineko jentea badabil, ba, agarrauan jantzan egitea gustetan jakienez, abesti mexikarrakaz hasten gara. Errepertorio zabala daukagu. Goizaldeko hiruretan bestelako musikea izaten da, La Polla, Kortatu... Moldatu egiten gara.


9.- Horrelako errepertorio zabalak behar asko eskatuko dau.

Lana bada, egia esan. Urte asko daroaguz, baina urtero ateraten doguz zortzi abesti barri, nahiz eta orain dala 20 urtekoak izan. Abesti barriekaz errepertorioa zabaltzen doa.


11.- Mugitu ipini deutsazue diskoari, taldearen lema izan daiteke hori?

Bai, bai, gure lemea hori da. Gure hitzetan aldarrikapen asko dagoz, eta bat bada, plaza taldea izanda, jentea mobiduarazotea. Plazetan, jaietan jentea mobitzea nagi dogu, parrandarako eta lanerako, bietarako. Horretarako be bagagoz, kontzientziak mobiduarazoteko.


12.- Orain hamalau urte sortu zan taldea, plazetan aldaketarik igarri dozue ordutik?

Ni ez nago hasieratik, baina hamaika urte badaroadaz taldea, eta ez neuke esango plazak aldatu diranik. Plazak eurak dira desbardinak, baina ez urteak pasau diralako; Gipuzkoako plazak eta Mafarroako plazak desbardinak dira, baina beti izan da horrela. Alde handi-handirik ez dago, baina igarten da. Gipuzkoako plazerta sueltoan gurago dabe, trikitixeagaz gustura ibilten dira; arabarrak, nire eretxiz, punkiagoak dira, bersino makarrak gustetan jakiez. Nafarroan, publikoa beroago sentiduten dot. Gipuzkoak kuadrilan egiten dabe jantzan, bakotxak berte taldeak; Nafarroan eta Bizkaian, bariz, danak danakaz, geugaz bere bai.


13.- Noiz amaitzen da udea Tximeletarentzat?

Horrela, asteburoroko martxa hau urriaren hasieran amaitiko da, baina gero beti dago jairen bat, kontzerturen bat. Gehien-gehien Nafarroan ibilten gara, Iruñerrian eta Sakanan, eta gero Bizkaian akaso gehien.


14.- Eta udagoienerako plan berezirik?

Zeozer pentsetan gabil, baina ezer zehaztu barik. Nahiko geunke kontzertu bereziren bat emon, zeozer antolatu, baina lehenengo udako martxea gainditu behar dogu.

Osorik irakurri