Bermeoko Nazinoarteko XXVIII. Folklore jaialdia, abuztuaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abu. 4a, 00:00

Traditcia eta Aire del Moral jantza taldeek, Bermeoko Alkartasunagaz batera egingo dabe jantzan abuztuaren 9an, Nazinoarteko XXVIII. Folklore jaialdian. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira, Artza frontoian.

Siberiatik dator Traditcia taldea, eta Espainiako Ciudad Real uritik Aires del Moral taldea. Alkartasuna jantza taldea 1986. urtean hasi zan Nazinoarteko Folklore jaialdia antolatzen, eta bere helburua da euskal folkloreaz aparte, atzerriko folklorea ezagutu eta erakustea. Sarrerea 3 euro izango dira.

Urteotan, Polonia, Grezia, Alemania, Austria, Espainia, Portugal, Hungaria, Italia, Txekia, Kolonbia, Txile, Mexiko, Argentina eta Martinika Ugarteko taldeek parte hartu dabe jaialdian. Horri esker, Alkartasuna taldeak Bermeoko izena eta euskal folklorea herrialde horreetan zabaltzeko aukerea izan dau, dinoe jaialdiako arduradunek.

Osorik irakurri