Europa-Latinoamerika III. Koprodukzino Foroak 14 herrialdetako lanak batuko ditu Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abu. 7a, 00:00

Irailaren 22, 23 eta 24an egingo dabe Europa-Latinoamerika III. Koprodukzino Foroa , 62. Donostia Zinemaldiaren barruan, eta 14 herrialdetako 15 proiektu jasoko ditu. Izena emon eben 181 proiektuen artean egin dabe aukeraketea. Film gehienak Latinoamerikatik heldu dira.

Aurreko edizinoetan lez, proiektuen artean ibilbide oparoko zuzendari eta ekoiztetxeen egitasmoak zein zuzendari eta enpresa barrienak dagoz. 2012an foro honetan izan ziran 17 egitasmoetatik bederatzi produzidu dira daborduko, eta igazk 16etatik, barriz, hiru filmau dira eta beste sei filmaketa lanak hastekotan dagoz.

Koprodukzio Foroa eta Zinema Eraikitzen ekimenak egun berberetan izango dira. Proiektuen arduradunek euren egitasmoak nazinoarteko industriako profesionalei aurkezteko aukerea izango dabe hiru egunez, eta alkarren arteko batzar ugari egingo ditue.

Foroan balizko koproduktore, finantza partner eta salmenta agenteekaz harremanetan ipintea izango dabe helburu egitasmoon bultzatzaileek, hau da, proiektuak finantzau, produzidu eta nazinoartean banatzea ahalbidetuko deutsien bazkideak topetan ahaleginduko dira.

Aurten, bigarren urtez, Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroko Proiektu Onenaren Egeda saria emongo da, 10.000 eurokoa. Hain zuzen be, Egeda Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak babesten dau saria.

Aukeratutako lanak ondoko honeek dira: Agosto (Armando Capó Ramos, Costa Rica-Kuba), Animales domésticos (Andi Baiz, Kolonbia), Até o caminho (Davi Pretto, Brasil), Chau Buenos Aires (Germán Kral, Argentina-Alemania), Entre perro y lobo (Irene Gutiérrez, Espainia-Kuba), Fantasía (Juan Pablo Richter, Bolivia), La noche de Franco (Bernardo Arellano, Mexiko-Espainia), Las elegidas (David Pablos, Mexiko), Marilyn (Martín Rodríguez, Argentina-Txile), Sal (William Vega, Kolonbia-Alemania-Frantzia), Siete horas (Chema Rodríguez, Espainia-Mexiko), The return (Gorki Glaser-Müller, Suedia), Walls (Pablo Iraburu, Migueltxo Molina, Espainia),
X Quinientos (Juan Andrés Arango, Kolonbia-Kanada-Mexiko) eta Noli (Álvaro Ponte, Puerto Rico).

Koprodukzino Foroak Canneseko ziemaldiko Marché du Film azokeagaz eta Argentinako INCAA Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalagaz dituan akordioei esker, Donostian izango diran egitasmoetako batzuek nazinoarteko ibilbidea segidu ahal izango dabe finantzazino bila, Canneseko Producers Network egitasmoko hurrengo edizinoan eta Argentinanko Ventana Sur merkatuan parte hartuz.

Osorik irakurri