Donostiako 75. Musika Hamabostaldi barruko Musikea atxaki zikloaren barruan, Jose Maria Iparragirre koblakariaren omenezko emonaldia egingo dabe Easo Abesbatzak eta Kirmen Uribe idazleak zapatuan, hilak 9, Gernika-Lumoko Batzar Nagusietan, 20:00etan.
Xalba Rallo izango da 'Iparragirre oroimenean' saioaren zuzendaria, Oscar Candendok pianoa joko dau eta Aitor Juegüenek, gitarrea. Kirmen Uribek hitzezko testuaren ardurea eukiko dau. Hitza eta musikea bitarteko dirala, Jose Maria Iparragirre koblakari unibersal eta euskal arimearen kantari handiaren ondareaz gozau ahal izango da, adierazo dabe antolatzaileek.