Zinemaldiko 'Eastern Promises' atzera begirakoak 50 film eskainiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abu. 11a, 00:00

Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua zikloak II. Mundu Gerrearen ostean sobietarren eraginpean bizi izan ziran herrialdeetan 2000. urtetik hona produzidutako zinemea eskainiko dau, 50 pelikula danetara. Zinematografia horreen sormen aberastasuna eta azken hamarkadako talentu barriak ezagutzeko aukera parebakoa izango dala aurreratu dabe antolatzaileek.

Aurten, Berlingo Harresia bota ebeneko 25. urteurrena beteko da. Gerra Hotzaren ezaugarri nagusia zan Europaren banaketea amaitu zan orduan, eta hainbat herrialdek Sobietar Batasunetik kanpo geratu ziran. Momentu horretatik aurrera, nabarmen aldatu zan Ekialdeko Europa deitutako blokea osotzen eben herrialdeak. Aldaketok han egindkao zineman be igarten dira. Zinema prozesu sozial eta politiko horren erregistro eta lekukotzea bihurtu dira.

Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua atzera begirakoak 50 film batuko ditu danetara, ondoko herrialdetakoak: Bosnia, Bulgaria, Kroazia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Mazedonia, Moldavia, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania eta Serbia. Asko Euskal herrian estreinau bakoak dira. Generoei jagokienez, danetariko lanak ikusiko dira, dramak, komediak, thrillerrak eta abar.

Matthieu Darrasek koordinautako liburu batek osotuko du zikloa. Europa osoko hainbat kazetari eta kritikari nabarmenen kolaborazinoak jasoten ditu: Janka Barkóczi, Hana Cielova, Andreea Dobre, Mária Ferencuhová, Zsolt Gyenge, Blazej Hrapkowicz, Eva Krizková, Anita Libor, Alexandra Olivotto, Yoana Pavlova, Vladan Petkovic, Tristan Priimägi, Ola Salwa, Stefan Uhrik eta Greta Vartsenak.

Zuzendari batzuk Zinemaldian izango dira, euren pelikulak aurkezteko: Sarunas Bartas (Lituania), Kristina Buozyte (Lituania), Marian Crisan (Errumania), Mira Fornay (Eslovakia), Bohdan Sláma (Txekiar Errepublika), Malgorzata Szumowska (Polonia) eta Anna Viduleja (Letonia).

Osorik irakurri