Urduñako Tras Santiago lantegiko piezak, Arkeologi Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abu. 13a, 00:00

Tras Santiago ontzi-lantegiko lur-moiloak eta txakurrak izeneko pieza barriak ikusgai dagoz Bilboko Arkeologi Museoan, Museoa aztarnaz aztarna programearen barruan. Urduñako Tras Santiagon 2002an egindako indusketan topautako objektuak dira. Astegoienetan bisita gidatuak egingo ditue.

Ontziak egosteko erabilten ziran zeramika elementuak dira lur-moiloak eta txakurrak. Lur-moiloek barrualdea hutsik daben pieza zilindrikoak dira, labean gela modukoak sortzeko erabilten dira. Espazio horreetan zeramikako piezak sartzen dira, egosteko. Hainbat neurritakoak diranez, hutsarteak beharren arabera antolatu ahal dira, egosi nahi diran objektuak kontuan hartuta.

Txakurrak hiru orn erradial dituen zeramikazko pieza txikiak dira. Plateraren barruan ipinten dira, ganeko plateretik banatzeko, eta holan objektuan bata bestearen ganena ipini daitekez, lekua hobeto aprobetxauz.

Bisitak zapatu-domeketan egiten ditue, zemendiaren 9ra arte. Zapatuetan, bisita gidatuak 13:15ean eta 18:15ean izango dira, eta domeketan, barriz, 13:15ean bakarrik. Prezioa museoaren sarrerearen barruan dago.

Osorik irakurri