Napoka Iria taldeak zazpi kontzertu emongo ditu zemendian Japonian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abu. 14a, 00:00

Tokio, Kyoto, Osaka, Kobe eta Kanagawa urietan joko dau zemendiaren hasieran Napoka Iria taldeak. Emozino handiz emon da dabe birearen barri sare sozialetan.

Koben emongo dabe lehenengo zuzenekoa Miren Narbaizak eta Ander Mujikak. Igaz, urrian, kaleratu eben Arnasten ikasteko berriz diskoko kantak joko ditue Japonian. Bikotearen bigarren lan luzea da. Zortzi kantak osotzen dabe diskoa. Lehenengo diskoaren antzeko bidea segidu dabe honetan be, gitxiagogaz gehiago adierazoten ahalegindu dira. Saran grabau eben, Iñigo Irazokiren esanetara.

Osorik irakurri