Peter Lepenoitis animatzailearen azken lana da Hurrak eta lapurrak filma. Lepenoitis Walt Disney, Pixar edota Light and Magic estudioentarako animazino-zuzendari lanetan ibili da urte luzez. Surly Squirrel film laburra zuzendu eban, eta izandako arrakastearen eraginez egin dabe film luzea. AEBetan 64 miloe baino gehiago batu ostean, barikuan, abuztuaren 22an, estreinauko da filma estadu osoan eta gurean euskeraz ikusteko aukerea izango dogu, Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programearen barruan bikoiztuko baita.
Surly katagorriak eta bere lagunek egundoko kolpea joteko asmoa dabe frutu sikuen denda batean. Ia konturatu barik, gangster batzuk prestatzen dagozan banku-lapurreta batean nahastauko dira.
Hurrak eta Lapurrak familia osoarentzako abenturazko komedia dibertigarria da. Uda honetan, etxeko txikienek benetan bizi ahal izango dabe... egundoko plan gozoa!
Zinema Euskaraz
Zinema Euskaraz programearen helburua herritarren eskura balio zinematografikoak sustatuko dituan, euskerearen erabilerea komunikazino kultural lez erabiliko dauen zein aisialdi arloan normalizazinoa bultzatuko dauen film sorta bat jartea da.