Konparserok atzo gure malkorik sentikorrenak bota genduzan gure jainkosa desagertzen ikustean. Baina tristurea gainditzen dogu datorren abuztuan geugaz barriro izango dala jakin badakigulako. Eta gainera aurtengo Aste Nagusia aspaldi ezagutu dogun Aste Nagusirik lasai eta alaiena izan dalako. Eguraldi apur bat hotza izan dogun arren jaigunea inoiz baino bero eta goxoago egon da, eta Aste Nagusiaren oinarria dan parte-hartzea goruntz joan da barriro be.
Aitagarria konparsontzako Bilboko Alkatearen jarrera baikor eta parte-hartzailea Aste Nagusia osoan zehar, gustura eta izugarri hiper-aktibauta ikusi izan dogu. Udalagaz izan dogun alkarlana eta giroak baieztatzen dau Jai Batzorde mistoaren potentziala zein dan eta alkarregaz lan egitea bide egokia dala. Aurten argi gelditu da gatazkak guztiz eta betiko alboratzeko garaia dala. Eta hori guretzako elementu pozgarria eta zoriontzekoa da.
Horregaz batera aurtengo Aste Nagusiko gure balantzean azpimarratu nahi doguzan hiru elementuak ondokoak dira: parte-hartzea oso oso handia izaten jarraitzen dua, duda barik azken urteetan lez goizak kriston indarra hartzen doaz eta konparsok be horretan apustu berezia egin izan dogu. Aurten Gastronomikoaren barruan Arrain Fish Festival antolatu izan dogu lehen urtez. Euskal Herria eta Bilbo ezagutzera datozen lagunei zuzendutako plana izan da hauxe, eta Ganbara, Bilbao Good Hostel, Bilbao Aterpetxea Hostel eta Domine Hotelagaz bat makinatxu bat talde izan doguz gurean parte hartzen: Madril, Katalunia, Eslovenia, Kroazia, Alemania, Ukrania, Inglaterra, Italia, California, Argentina, Gales eta Japoniatik be bai. Guretzako esperientzia polita eta interesgarria gure jai eredua mundura zabaldu ahal izateko. Datorren urteetan horretan sakontzeko asmoa dogu.
Gastronomikoan aurtengo parte-hartzea itzela izan da barriro be: Tortillak dagoeneko ez dira Arenalean sartzen, aurten 427 aurkeztu izan dira; Txipi egunean, 58 kazola aurkeztu ziran, Makailua bizkaitar erara egunean 51 kazola eta pil-pilean 79, marmitakoan 134 kazola eta buztana kozinetako egunean, barriz, 57 kazola. Aurtengo Sr. Del Bacalao makila ederra Getxoko Jon Arregik eroan dau, baita Arrain Fish Festivalen makilea be, bigarren postuan Aixeberri konparsea geratu dalarik.
Gastronomikoaren barruan umeen tailerrak indar berezia hartzen dagoz eta goruntza egin dabe aurten; hiru egunetan egin izan doguz (bi egun gehiago): izozkia, marmitakoa eta kokotxak pil-pilean kozinetan ikasi dabe. Umeen ilarak Gastronomikoaren karpan ikusteak izugarri pozten gaitu. Gure etorkizuneko sukaldari eta konparseroek oinarri sendo eta finak hartzen dagozala argi dago.
Parte-hartze itzelagaz jarraitzeko eta aurtengo barrikuntzei erreparauta, balorazino polita eta ona egiten dogu Erreala eta Athleticeko emakumeen arteko Euskal Herriko kopako partiduaren inguruan. Mallonako zelaia leporaino bete baitza, bultzada berezia emonez kirol eta jai esparruetan emakumeen parte-hartzeari.
Eta zelan ez, zorionez horrenbeste urteren ondoren, 11 hain zuzen be, goitiberak berreskuratu doguz aurtengo Aste Nagusian. Euskal Herriko Inertzia Kirol Federazinoaren laguntzinoagaz azken zapatuan Zumalakarregiko aldatzean behera 60 goitibera ikusi genduzan. Umeen parte-hartzea be gogoasn hartzekoa izan da ekitaldi horretan dugu eta hurrengo edizinoetan umeen eta konparsen parte-hartzea handitzea izango dogu helburu. Gotiberen tradizinoa gure herrian handia izan da eta uste dogu hauxe berreskuratzeko bide polita izango dala.
Eta hauxe gure balorazinoa. Beti lez, tartean izan diran ezbeharrak barriro ez jazotea espero dogu eta hurrengoetarako 78. urtetik egiten dogun lez jaiez disfrutetea eta gozetea izango dogu helburu.
Gora Jai herrikoi eta parte-hartzaileak!
Gora Marijaia!