Unibasq Euskal Unibersidade Sistemearen Kalidade Agentziak nazinoarteko adituak eta Euskal Unibersidade Sistemako unibersidadeakaz lotutako personak batuko ditu urrian, komunidade unibersitarioa nazinoartekotzearen beharraz kontzientzietako asmoz. Jardunaldia urriaren 23an egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, Agentziak Euskal Unibersidade Sistemearen Kalidadea: Nazinoartekotzearen aukerak izenburupean antolatutako III. Sinposioaren barruan.
Unibasqek mobikortasun unibersitarioaren kontzeptua gainditu eta nazinoartekotzearen kontzeptura heltzeko asmoz eratu dau gogoeta-jardunaldi hau. Esangura horretan, topaketearen hasierako hitzaldietan, nazinoartekotze unibersitarioaren zertarako eta norentzat, eskatutako gaitasunak, eta ikasle eta irakasleak prozesu honetara batzeko behar diran pizgarriak aztertuko dira, baita Kalidadearen nazinoarteko autorpenak goi-mailako irakaskuntzan dauen garrantzia be.
Jardunaldiaren bigarren zatian, mahai-inguru batean irakasle batek, ikasle batek eta enpresari batek horren inguruan dituen ikuspuntuak batuko dira. Era berean, Txileko Akredita Q.A. Akreditazino-Agentziako zuzendaritza batzordeko presidenteak agentzien ikuspuntua azalduko dau, bertaratutakoek egindako ekarpenak batuz. Jardunaldiaren itxieran, Unibasqeko zuzendari Juan Andres Legarretak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek parte hartuko dabe.
Nazinoartekotzearen beharra eta honek dakarzan erronkak
Unibersidadea nazinoartekotzea behar-beharrezkoa da, baita ikasleek gaitasunak hartzea be, esparru horretara egokitu daitezan. Orain arte, Euskadin, helburu horri begira, etorkizunari aurre egiteko ondo egituratutako estrategia behar daben zenbait ekimen abiarazo dira. Nazinoarteko egungo testuinguru aldakorrean, gero eta handiagoa da ikasleen mobikortasuna, baita unibersidadeen arteko lankidetzea be, baina lehiakortasuna, prestakuntzaren merkaturatzea eta irabazi-asmoa dauen ezagutzea be areagotu dira.
Nazinoartekotzea zeharkako prozesua eta oinarrizko kalidade-faktorea da. Ikasleen kasuan, nazinoartekotzea zeharkako gaitasunak, talde-laneko ohiturak eta beste leku eta errealidade batzuen inguruko ezagutzea, enpatia eta harremana bereganatzean oinarritzen da. Unibersidadeen arteko eta enpresa-sareagazko lankidetza-preminea be sortzen da. Helburua, munduko leku desbardinetako unibersidadeen arteko interes-sinergiak bilatzea da, irakasle eta ikertzailerik onenak erakarteko estrategiak ezarriz.
Unibasq
Unibasq, Eusko Jaurlaritzan unibersidade arloko eskumenak dituan Sailari atxikitako erakunde publikoa da, Euskal Unibersidade Sistemearen esparruan kalidadea ebaluau, akreditau eta ziurtatzea helburu dauena, ikaskuntza eta irakaskuntzan nahiz ikerketan eta kudeaketan. Erakundea 2004an sortu zan, eta 2009an, bere gisako erakundeetarako europar zuzentarauetara egokitzeko prozesua abiarazo eban, estatutuak aldatuz eta oraingo izentapena hartuz.
Agentzia programa propioez nahiz Espainia eta Europako beste agentzia batzuekkazko lankidetzaz baliatu ohi da ebaluazino, akreditazino eta ziurtapen arloetako jarduerak aurrera aterateko.
2013. urtean, gogoan hartzeko moduko aurrerapausuak eman dira Unibasqen esparruan. Horreetako nabarmenena, Euskol Agentzia ENQA Goi-Mailako Irakaskuntzan Kalidadea Bermatzeko Europar Alkartean sartzeko derrigorrezko Auto-ebaluazino Txostenaren elaborazinoa izan da. Txostena 2013ko zemendian aurkeztu zan, Unibasq aitatutako europar alkartean sartzeko eskaerea egin ondoren egiten dagoan ebaluazino prozesuaren barruan.
Horretarako egin den gogoeta-prozesuak 2013-2016ko Plan Estrategikoa lantzen be lagundu dau. Planak epealdi horretarako jarduera-ildoak zehazten ditu, eta igazko ekitaldiari jagokon beste jazoera garrantzitsu bat izan da.