Elgoibarko Kultur Etxean gaur, hilak 4, hasi eta irailaren 21era arte Goazen gudari danok… Askatasun bidean Zirardamendi-Aiastia (San Migel) Elgoibar, 1936 En defensa de la libertad erakusketea izango da ikusgai, izen bereko ekimen zabalago baten barruan egiten dalarik. Ekimena Elgoibarko Udalak antolatu dau, gudari hareen jatorrizko Bizkaiko herrietako udalen laguntzinoagaz eta zenbait kultur erakundegaz alkarlanean, besteak beste, Aranzadi Alkartea, Sabino Arana Fundazinoa eta Sancho de Beurko alkartea.
Gaur ateak zabalduko dituan erakusketearen helburua da, 1936ko iraila eta urria bitarteko hamabost egunean gerra-fronte haretan zehar izandako egintzak gogoratzea; asmoetako beste bat da, ondorengo egunetan jazoera hareen ganeko dokumental bat eta liburu bat be aurkeztea, eta horregaz batera hilaren 21ean Zirardamendin gorazarre-ekitaldi bat egingo da. Hasiera batean gatazka haretan jazo ziran aurrez-aurreko ugarietako bat besterik emoten ez dauen arren, azken buruan esangura garrantzitsua izan eban Euskadirentzat. Gatazka haretan mugarri bat izan zan, bere aurrekoa eta ostekoa bereizi zituana, eta neurri handi batean baita gure Herriaren historian eragin handia izan ebana.
Esan behar da Goazen gudari danok… Askatasun bidean Zirardamendi-Aiastia (San Migel) Elgoibar, 1936 En defensa de la libertad erakusketea irailaren 5etik 21era ikusi ahal izango dala Elgoibarren, eta ondoren Erandion, Leioan, Mungian, Santurtzin eta Bilbon be egongo dala.
Goazen gudari danok... dokumentaklaren making-off-a ikusteko klik egin hemen.