Alaitz Sarasola ordiziarrak irabazi dau aurtengo Basarri Bertsopapel Lehiaketea, Belarritakoak izenburuko lanagaz. Lehenago be saritua izan da sariketa honetan, 2004an bigarren sailkatu zalako.
Bigarren saria, barriz, Aitor Albisturrentzat izan da, Terrazako kafea bertsoakaitik. Oreretarrak be sari ugari jaso izan ditu bertsopapeletan, Basarri saria be bai tartean, eta Argia astekarirako be sorta ugari idatzi izan ditu.
Sari-banaketea bariku honetan, irailaren 5ean, egingo da, Zarautzen. Gaueko 22:00etan Lizardi Sariko finala hasiko da Modelo Aretoan, eta ekitaldi berean banatuko dira Basarri Bertsopapel Lehiaketako sariak be.
Zarauzko Bertso-Eskoleak hogeita hemezortzigarrenez antolatu dau aurten Lizardi Saria. Aurten hamasei bertsolari ibili dira kantuan eta dinogun lez, barikuan jokatuko da finala. Honako seikotea hau aterako da oholtzara: Arnaitz Lasarte, Ane Labaka, Amaia Iturriotz, Imanol Irazustabarrena, Aratz Igartzabal eta Jon Gurrutxaga.