'The F Word'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 10a, 00:00

- Jatorrizko izenburua: The F Word
- Zuzendaria: Michael Dowse
- Gidoia: Elan Mastai
- Interpreteak: Daniel Radcliffe, Zoe Kazan, Megan Park, Adam Driver, Mackenzie Davis, Rafe Spall
- Produktoreak: Trace Camping Productions y eOne Films
- Iraupena: 99 min.
- Herrialdea: Kanada
- Generoa: komedia erromantikoa

The F Word pelikulan -Amigos de más hemengo aretoetara heldu dan bersinoan- Harry Potter personaiak famau egin eban Daniel Radcliffe aktorea ikusiko dogu, baina guztiz desbardina dan papelean. Oraingo honetan, hogeitaka urteko gazte barritsua da, eta lagun bategaz maiteminduta dago. Lagun horrek (Zoe Kazan) bikotekidea dauka, eta hasieratik argi ixten deutso bere laguna baino ez dauela izan nahi. Beraz, ezinezko amodioa da hau, eta hori pelikulearen gaia. Posiblea da sexu desbardinekoak lagun-minak izatea? Non amaitzen da adiskidetasuna eta non hasi amodioa?

Bai, argudio hori hamaika bider ikusi dagu zineman. Eta, egia esan, film honetan interesgarriagoa egiten da istorio nagusiaren ondoanjazoten diran pasadizoak, pelikulearen beraren ardatza dana baino. Adibidez, lagun diran Wallace eta Chantry bikotekide dibertigarriak. Radcliff gatzbakoaren ondoan, Adam Driver eta Mackenzie Davis aktoreen saltsea eskertzekoa da.

Alkarrizketa onak eta umore momentu batzuk badaukaz pelikuleak, nahiz eta nire ustez, sobran egon txiste eskatologikoak. Osotasunean, gustura ikusten da; ez dau aspertzen, nahiz eta argudioa aurrez ikusteko modukoa dan.

Osorik irakurri