Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien laugarren edizinoaren deialdia egin dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 10a, 00:00

Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibersidadeak antolatutako Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien hirugarren edizinoaren deialdia egin dabe. EHUn 2012ko bagilaren 16tik 2014ko garagarrilaren 31ra bitartean euskeraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara. Eskariak aurkezteko epea 2014ko irailaren 26ra arte egongo da zabalik.

Europar Tesi edo Nazinoarteko Tesi moduan aurkeztutako tesiak be onartuko ditue, erabilitako hizkuntzetako bat euskerea izan bada.

EHUk eta Euskaltzaindiak Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sariak 2008an sortu zituen, euskeraz egindako ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Sariok urte birik behin deitzen dira. Bost jakintza-arlo nagusietan -Artea eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Osasun Zientziak, Zientziak eta Injinerutzea eta Arkitekturea- saridun bana esleituko da.

Urtero 300 tesitik gora aurkezten dira EHUn, horreen artean dozena bitik gora euskeraz idatziak dira, bai osorik euskeraz idatzita dagozalak edota, nazinoarteko doktorego tesiei buruzko araudiaren barruan, testuaren zati esanguratsu bat euskeraz dagoalako. Koldo Mitxelena sarien bitartez, EHUk eta Euskaltzaindiak euskarazko tesi horreen ekarpen bikotxa nabarmendu nahi dabe. Alde batetik, beste hizkuntzetan eginiko ganerako tesiek lez, jakintzearen sakontzea eta zabaltzea ahalbidetzen dabe. Eta, bestetik, euskerearen normalizazinoaren prozesuan be ezinbesteko laguntzak eskaintzen ditue, azaltzen dabe.

Sari honeen epaimahaia ondokoek osotuko dabe: EHUko Euskerearen arloko errektoreordea, epaimahaiburua izango danak; Euskaltzaindiaren Iker sailburua, epaimahaibuordeak; EHUko Euskera Zerbitzuaren zuzendariak; eta bost jakintza-arloetako bina doktorek. EHUko errektorea eta euskaltzainburua ohorezko buruak izango dira. Euskerearen arloko Errektoreordetzako normalkuntzako teknikariak idazkari lana egingo dau eta, ohorezko buruek lez, ez dau botorik izango.

Osorik irakurri