Astegoienean, IV. Ardi Jaia Durangon eta Atxondon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 10a, 00:00

Aurten Durangon eta Atxondon izango dira, barriro be, IV. Ardi Jaiko ekintzak. Irailaren 13an, datorren zapatuan egingo dan Ardi Jaiaren antolatzaileek (Dendak Bai, Gerediaga Alkartea eta Urkiola Landa Garapenerako Alkartea) ohiturazko landa munduko bizimodua publikoari hurreratzea dabe helburu.

Goizean Durangon izango dira ekitaldiak; goizean zehar Baserritar Azokea iragarri dabe udaletxeko plazan. Eguerdiko 12:00etan, trashumantzia, galduta dagoan lanbide honen erakustaldia izango da. Antxinako ohiturea zan artzainak artaldeakaz Durango uritik pasetea larre hobeen bila. Ibilbidea ondokoa izango da: Fray Juan de Zumarraga - Juan Antonio Abasolo - Sasikoa - Zumalakarregi - Andra Mari kalea - Artekale - Lariz torrea - Santa Ana - San Agustinalde - Galtzareta - Herriko gudarien kalea - Askatasun etorbidea - Alluitz kalea - Fray Juan de Zumarraga.

Arratsaldean, barriz, ekitaldiak Axpen (Atxondo) izango dira; 17:00etan, Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea hasiko da. 48. edizino hau Axpeko Eleizalde landetan egingo da. Txapelketea amaitu ostean, 19:30ean, sarrereagaz, Arabar-Errioxako ardaoa eta eskualdeko gaztaia eskuratuko ditu publikoak.

Eusko Jaurlaritzeak Txapelketa Ofizial izentau eban proba honetan, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko aurreko lehiaketetan izan diran txapeldun eta txapeldunordeak dira partaide. Horreekaz batera, aurreko edizinoko txapeldunak be parte hartzen dau:


Igazko txapelduna:

Enrique Mendiguren eta Riki txakurra (Orozko).


Araba

Fernando Etxebarria eta Argi txakurra (Aramaio) – Txapelduna.
Jose Mª Jauregi eta Leze txakurra (Illarduia) – Txapeldunordea.


Bizkaia

Aitor Urien eta Navarro txakurra (Abadiño) – Txapeldunordea.
Kepa Ardanza eta Txiki txakurra (Abadiño) – Hirugarrena (Bizkaiko txapelduna sailkatuta dago igazko Euskal Herriko txapeldun moduan).


Gipuzkoa

Juan Jose Arrizabalaga eta Azkar txakurra (Elgoibar) – Txapelduna.
Jesús Maria Plazaola eta Lagun txakurra (Arrasate) – Txapeldunordea.


Iparralde

Martxel Hualde eta Etxe txakurra (Aldude) – Txapelduna.
Albert Hualde eta Argi txakurra (Aldude) - Txapeldunordea.


Nafarroa

Antonio Alustiza eta Jai txakurra (Areso) – Txapelduna.
Antonio Alustiza eta Bat txakurra (Areso) – Txapeldunordea.


Aurten, Dendak Bai-ko kideen dendetan, baserritar azokan eta txapelketako sarrereagaz batera, zozketa baterako kupoiak zabalduko dira. Saria Larrinagatxu eta Akebaso jatetxeetan 2 lagunentzako dastaketa-menu bi izango dira eta zozketea txapelketako sari-emoteagaz batera izango da.

IV. Ardi Jaiaren babesle nagusiak Atxondo eta Durangoko udalak, Eusko Jaurlaritzea eta Fuchosa izan dira.

Osorik irakurri