Irailaren 11n hasi eta urriaren 23an amaituko da 26. Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketearen sailkapen fasea, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko arduradunek jakinarazo dabenez. Pop-Rock arloko bandek abiatuko dabe aurtengo edizinoa, eta ostean, Metalekoek.
Musikaren arloko adituek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu Bilborock aretoan joko daben 38 taldeak. Pop-Rock ataleko taldeek sailkatzeko zortzi kontzertu izango dira: irailaren 11, 12, 18 eta 25ean; eta, urriaren 2, 9, 16 eta 23an. Eta Metaleko bandek bost hitzordu izango ditue: irailaren 19an eta 26an; eta, urriaren 3, 10 eta 17an.
Elektronikan eta bestelako joeren kategorietan aurten be, zuzenean jokatuko da finala epaimahaiak aukeratutako banden artean. Sailkapen-fase honetan, epaimahaiak profesionalak ez diran baina musikeagaz lotuta dagozan gazteen eta kontzertuetara doazen entzuleen laguntza izango dabe.
Aurreko edizinoetan lez, kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sartzea debalde izango da. Finalak zemendian jokatuko dira.
Bilbo Uria Po-Rock Lehiaketan 18-35 urteko gazteek osotutako musika taldeek parte hartzen dabe. Hiru modalidade dagoz: pop-rocka, metala eta elektronikea eta bestelako joerak. 620 taldek emon eben izena, eta horreratatik egin dau aukeraketea epaimahaiak.